Hasiera

Mendiolako Kontzejuaren web-blog ofiziala

Utzi iruzkina

Gure kolaboratzaile batek esan digun bezala, Mendiolan bizi diren herritarrek kudeatutako webgune bat bisitatzea gomendatzen dizuegu. Hona hemen Mendiolako Kontzejuaren web-blog ofizialaren lotura: mendiolagurea.blogspot.com

Mendiolako 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011 jaietako argazkiak

Bertan, Mendiola herriko 2007-2011 jaietako argazkiak ikus ditzazkezue

Blog honetan ikusi dezakezuenez, Mendiolako herritarrek argazki eta bideo bilduma bat ere badute: Picasa eta Youtubeko kontuetan. Gora mendiolarrak!

Advertisements

Web orrialdeen egituratze eta argitalpenaren ikastaroa amaitu da

Utzi iruzkina

Web-blog honen kudeaketa, Saregune zentroak eskeinitako ikastaroaren parte izan da. 2012ko uztaileko 2tik abenduaren 27arte iraun du ikastaro honek.

1. Irudia: Saregune zentroko ikasleak eta Raul Perez irakaslea.

Ibilaldia txirrinduz Arabako Lautadatik

Iruzkin 1

Ikusirik Gasteizko herritarrek txirrinduan bidaiatzeko duten ohitura, “Lautadako Altxorra” izena jarri dioten ibilbidearen lotura eskura jartzen dizuet. Honez gain, Munduan Zehar Bizikletaz dabiltzan Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclareseri besarkada haundi bat luzatu nahi diegu.

1. Irudia: Mundua Bizikletaz web-blogean argitaratutako argazkia da honakoa.

Google Earth eta Street View zerbitzuak ate joka (3.zatia)

Utzi iruzkina

Honez gain, Googleren blog ofizialean nobedade bat ere topatu dugu. Bertan Googleko ingenieriak agertzen zaizkigu, bere tramankulu berria aurkezten. Street View motxileroa, Parke Natural eta Estatu mailako Parkeetako ibilbideen hiru dimentsioetako irudiak egin ahal izateko tresna aproposa.

Street View oinez

5. Irudia: Estatu Batuetako Kolorado ibaiko Arroia Handian aurkeztu zuten.

Street View oinez binaka

6. Irudia: Googleren egitasmo berri hau, Blog ofizialean topa dezakezue.

Gehiago

Google Earth eta Street View zerbitzuak ate joka (2.zatia)

Utzi iruzkina

Street View modu ezberdinak

3. Irudia: Google enpresak munduko estatu gehienetan esku hartu du.

Googleren blog ofizialari begiratzen badiogu, konturatu gara horrelako hiru dimentsioko irudiak lortzeko makina bat modu erabiltzen dituztela. Errepideentzako autoa erabili ohi dute, bidegorri eta oinezkoentzako kale zentrikoetan bizikleta eta museo eta eraikin barruetan karrotxoa.

Street View bizikleta

4. Irudia: Googleren Blog ofizialean munduko irudi ezberdin asko topa ditzazkezue.

Gehiago

Google Earth eta Street View zerbitzuak ate joka (1.zatia)

Utzi iruzkina

Lehen ordenagailu bidez eta orain mugikorretik, interneteko abiadura handiko sare birtualean murgiltzen gara. Telebistarekin egiten genuen bezala, orain internetean egunero denbora franko inbertitzen dugu. Baina ba al dakigu, gure erabilera dela eta, zein enpresen funtzionamendua indartzen dugun? Google multinazionala gure kontura aberasten ari den horietako bat da.

Euskal jendartean, aspaldidanik izugarrizko ohitura hartu da Google enpresaren zerbitzuak kontsumitzeko. Google bilatzailea, Gmail kontua, Youtubeko bideoak, Google Maps kartografia digitala, Street View hiru dimentsioko mapak edota Chrome nabigatzailea erabiltzea. Jada ez zaigu harritzen, Google enpresa gure herri eta auzoetako kale guztien ortofotoak edukitzea eta hiru dimentsioko mapak ikusi ahal izatea.

Street View autoa

1. Irudia: Euskal Herrian jada hasi dira autoetan Mobile Mapping erabiltzen.

Gehiago

Tofua etxean nola egin (haragi begetala)

Utzi iruzkina

Interneten makina bat bideo topa ditzazkegu Tofua nola egin diotenak, baina gu honako bideo honen erreferentzia jaso dugu. Bideo hau, macrobiotica.ning.com webgunean Euskal Herriko Makrobiotika Eskolako ikaslea den Xabierrek gomendatu du.

1. Bideoa: Youtuben tofu hitza jartzea besterik ez duzue, emaitz zerrenda ikusteko.

Erlazionaturiko albistea:

– Como se hace el tofu (XABIER GUTIERREZ sukaldariaren bloga, 2013/01/11).

– Argazkiak: Tianjingshan, Zhejiang-eko eskualdea  ( 1 / 2 / 3 / 4 ).

Ekoleku jatetxe begano ekologikoa

Utzi iruzkina

Gasteizko jatetxe berezi baten berri eman nahi dizuet: Ekoleku jatetxea. Bertan janari ekologikoa eskeintzeaz gain, animalietatik eratorritako jakiak baztertzen dituzte.

Nahi izan ez gero, haragirik ez duten odokia edota errioxar erara patatak jan, hau duzu gune aproposa. Jatetxea Gasteizko Aldezaharra eta Zaramaga auzoaren artean dago kokatuta, Iparraldeko parkean.

Iruñerriako jatetxe beganoak ezagutuz

Iruzkin 1

Euskadi Autonomiaren Eguna dela eta, Iruñerriara joateko aukera sortu zitzaigun. Bertan lan eguna zenez, hiriaren bertako egunerokoa ezagutzeko irrikitan bertara gerturatu ginen.

Lehenik Antsoain herrira gerturatu ginen, bertako jatetxe batean baikenuen bazkaltzeko hitzordua. Hain zuzen ere, Larraisko jatetxean bazkaldu genuen, Antsoain herriko industriagunean kokatua dagoena.

Jatetxe honetan gehienbat langileak gerturatzen dira, bertako eguneko menuaz dastatzera. Baina honez gain, menu beganoa ere badute bertako sukaldaria Iruñerriako Makrobiotika Eskolako ikaslea baita. Hori dela eta, lagunartean barazkijaleren bat edota makrobiotika dietaren bat egiten duenen bat baduzue, jatetxe aproposa duzue honakoa.

Behin tripak ondo beteta Iruñeko Aldezaharrera gerturatu ginen, Arrotxapea auzotik igaroz. Iruñea ondo ez baduzue ezagutzen, gomendatzen dizuet Arrotxapearako bidea ondo ikastea. Beste auzoekin alderatuta, bertan autoa aparkatzeko erreztasun gehiago topatuko dituzue, eta Aldezaharretik oso gertu geratuko zarete.

Gehiago

Nafarroa Oinez 2012 – Kolore&hitz

Utzi iruzkina

Urriaren 21ean, aurtengo Nafarroa Oinez jaialdia Zizur Txikia herrian ospatu zen. Pasa den igandean, Iruñerriako herri honetan dagoen San Fermin Ikastolaren alde makina bat euskaltzale bildu ziren. Arabatik gerturatu ginenok ere, bertan izan ginen.

Dudarik gabe, aurtengo nobedadea Ekotxosna izan dugu. Oraindela bi aste, Andoainen ospatu zen Kilometroak jaialdian albiste berria Zero Zabor jaialdia izan zen. Oraingoan berriz, Nafarroa Oinez jaialdian Ekotxosna antolatzea izan da.

Horrela, Nafarroa Oinezera gerturatu direnei ogitarteko ekologiko ezberdinak eskeintzeaz gain, 100 menu orojale ekologiko eta 50 menu begano ekologiko eskeini zituzten. Hori dela eta, bizimodu barazazkijale, begano edo makrobiotikoa daramatenentzat gune aproposa izan da. Ekotxosna hau, San Fermin ikastola bertan (1.gunean) egon zen.

Hori gutxi balitz, sukalde lanen ardura Euskal Eskola Makrobiotikoak izan du, eta erabili diren produktuak denboraldiko produktu ekologikoak eta inguruko ekoizleenak izan dira (bertakoak, gertukoak). Tina Asensio irakasle ezaguna ere sukalde lanetan ibili zen.

Gehiago

Udazkenarekin batera hotz giroa badator

Utzi iruzkina

Gaur bertan, inguruan ditugun basoetan murgildu eta honako uzta jaso dugu: gibelurdinak eta onddoak. Neguko hotzak ate joka dabilen honetan, hilabete honen bukaera arte egongo dira eskuragarri.

Dudarik gabe, Kontzeju Etxeko elkartean janaldi bat egiteko aitzaki ederra izango dugu.

Mendiola auzolanean, elkarlanean ekinez

2 iruzkin

Mendiolako kontzeju adminstrazioak deiturik atzoko egunean auzolana antolatu zuten. Mendiolako herritar batek, auzolan honen argazkiak bidali dizkigu. Hona hemen larunbat goizean “Tiburtziok” eginiko argazkiak:

Dirudienez, Mendiolako bizilagun batek bere etxean arazo bat zuen. Etxe ondoko zuhaitz baten zuztarrak etxeko zoruan eragin eta baldosak altxatzen ari zitzaizkion. Mendiolarrak zuhaitz hau mozteko auzolana antolatu zuten atzokoan.

Batetik zuhaitzaren adarrak moztu eta biltzeari ekin zioten. Ondoren kontu haundiz enborra mozteari ekin zioten.

Gehiago

Bionekaraba 2012, Gasteizko azoka ekologikoa

Utzi iruzkina

Urtero bezala, Bionekaraba Gasteizko azoka ekologikoa ospatu da. Lehengo urtean bezala, Foru plazan antolatu dute arrakasta handia izan duen azoka hau. Bionekazaritza eta ENEEK erakundeek antolatzen dute, eta Euskal Herriko Hazien Sareak ere babesten du.

Arabako nekazari eta artisau ekologikoez gain, Euskal Herri guztietako ekoizleak gerturatu dira. Baratzeko produktuez gain, ogia, gazta, ardoa, sagardoa, olioa, erropa, kontserbak, marmelada eta abar luze bat salgai egon da.

Hainbeste produktu ekologikoaren artean, sukaldaritzaren inguruko postutxoa ere topatu dugu: Sukaldari Gerrileroak. Argazkian ageri dena sukalde autonomo bat da, bazkari herrikoietarako aproposa.

Gehiago

Bahiketa politikoak jazandako gasteiztarren itzulera

Utzi iruzkina

Gasteizko mugimendu euskaltzalean oso ezagunak diren Egoitz Garmendia eta Urko Aierbe preso ohiek, Gasteizko amnistiaren aldeko mugimenduko Aitor Liguerzana gasteiztarrarekin batera, ongi etorria ofiziala izan zuten atzoko egunean. Herrira ekimenak antolaturik Gasteizko Foru plazan ekitaldi dotorea izan zen.

Egoitz Gasteizko AEKan eta Urko EHE eta Kontseiluan lanean ibilitakoak ziren, eta Ezker Abertzaleko Euskara alorrean lanean ari ziren Espainiako Poliziak atxilotu zituztenean. Bian hala biek inkomunikaturik eduki zituzten egunetan torturatuak izan zirela salatu zuten.

Unerik unkigarriena dudarik gabe, aurreskua dantzatzeko unean izan zen. Makina bat ikusle dantzatzera animatu ziren, eta ekitaldiko dantzariarekin batera hiru preso ohiei aurrean oso txukun dantzatu zuten.

Ekitaldiaren amaieran, oraindik preso jarraitzen duten gasteiztarrak ere gogoratu zituzten. Horrela preso ohi omendu hauek kartzelan jarraitzen duten preso politikoen izenak irakurtzeari ekin zioten, honekin batera preso politiko hauen senide eta lagunek plazara gerturatu zirelarik.

Gogoratu behar dugu, Eusko Jaurlaritzaren debekua medio, senide hauek horrelako ekitaldietan ezin dituztela beraien familiarren argazkirik erakutsi. Debeku hau dela eta, argazkirik gabeko panelak eraman zituzten atzoko ekitaldian.

Martioda kontzejua Fracking Ez manifestazioan

Iruzkin 1

Martiodako udalbatzaren parte den Aitor Ortiz de Zarate mendiolarrak, Arabako Kuartango, Aramaio, Barrundia, Dulantzi, Burgu eta Erribeiragoitiako alkateekin batera Fracking-aren kontra larunbat honetan Gasteiz hiriko kaleetatik egingo den manifestaziora joateko deialdia egin du.

1. Bideoa: Urriaren 6ko manifestaziorako egin den prentsaurrekoa

Mendiola herrian uztaileko kontzeju-batzarrean jada Frackingaren inguruan eztabaidatu zen, Mendiolako mendietan horrelako planta bat jartzearen arriskua baitago.

Gehiago

Older Entries