Badira bost bat urte (2007 urtean), Nafarroako Ondarearen Defentsaren Plataformak komunikabideen aurrean eliza, ermita eta lur sailen lapurketa salatu zuela. Baina eskandalua, lapurra nor zen esatean etorri zen: lapurra Nafarroako Eliza omen zen. Nafarroa Garaiko Gobernuan zegoen UPN alderdi politikoaren laguntzaz, Nafarroa Garaiko ondare historikoaren jabetza berea zela esanez Jabetza Erregistroan 1087 eraikin eta lur bere izenean inskribatu zituzten (zerrenda1 | zerrenda2): 651 eliza, 191 ermita, bederatzi basilika, bi eliz atari, 42 etxe, 26 lokal, 38 belardi, hamabi mahasti eta frontoi bat immatrikulatu zituzten. Hori dela eta, betidanik herritarrek erabili, txukundu eta eraberritutako eraikinak erabiltzen jarraitu nahi izan ez gero, Nafarroako Elizari baimena eskatu beharra omen zuten. Kasu gehienetan, alokatuz gero eraikinen erabilera onartuko zutela zioten, eta beste kasu batzuetan berriz, Nafarroako Elizak eraikinak saldu ere egin zituen.

Aurreko astean, uztailaren 30ean, Gara egunkarian irakurri nuen albistea: Iruñeako Arzobispoak Lerga eta Leotz herritarrei lau elizen jabetza bueltatuko dietela jakinarazi diete. Epaiketetan nahiz kalean mobilizatu diren herritarrek beraien lanaren fruituak lortzen ari direnaren seinale da hau. Baina oraindik, beraien herrietako beste bederatzi elizen jabetza Arzobispoaren eskuetan dirautenez, dudarik gabe Ondarearen Jabetza denbora luzez jarraituko duen albistea izango da. Bai Lerga eta Leotz herrietan, bai Nafarroa Garaiko beste herri batzuetan.

Erlazionaturiko albisteak:

– El Gobierno de UPN sigue financiando la restauración de patrimonio que la iglesia ha privatizado

(Gara.net 2010/02/22)

– Expolio bajo palio, Isi Caballero

(Gara.net 2010/02/22)

– El conjunto histórico artístico de Santa María la Real de Ujué patrimonio de todos los navarros

(ujue-uxue.blogspot.com 2010/02/21)

– Los tesoros artísticos, también para la Iglesia

(Gara.net 2009/06/29)

– Indignación por el «robo» de bienes en Garisoain por parte de la Iglesia

(Gara.net 2009/06/12)

– Erlijio tokien jabetzaz, Xanti Begiristain Madotz

(Gara.net 2009/04/17)

– La propiedad de los lugares de culto será abordada por UEU

(Gara.net 2009/03/10)

– Sacan a la luz nuevas apropiaciones por parte de la Iglesia en Nafarroa

(Gara.net 2009/02/12)

– La Diócesis se apropia en Nafarroa de 236 inmuebles y solares que no son de culto

(Gara.net 2009/01/03)

– 94 municipios navarros defienden su patrimonio frente a la Iglesia católica

(Gara.net 2008/02/26)

– Ya son 40 los ayuntamientos navarros que acuerdan defender su patrimonio

(Gara.net 2008/01/08)

– Denuncian que la Iglesia navarra ha escriturado 1.000 templos con afán de lucro

(Gara.net 2007/12/14)

– Ostentación de dominio sobre las iglesias inscritas

(Gara.net 2007/12/07)

– Municipios navarros se comprometen en la defensa de su patrimonio

(Gara.net 2007/11/04)

Guzti hau irakurri ondoren, zera datorkit burura: Mendiolako ondarea historikoa (eliza nagusia barne) zeinen izenean egongo da jabetza? Hutsune legal bat egongo da, edo Gasteizko Udalaren izenean egongo da? Edo Arabako Elizak bere izenean jarri ditu?

Advertisements